Itun Zaharra

Itun Berria

Baruk 5:3-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Jainkoak zure distira agertuko diezerupean bizi diren guztiei,

4. eta izen hau emango dizu betiko:«Justizian oinarrituriko Bake»,«Jainkoarenganako leialtasunetiksorturiko Poz».

5. Zutitu, Jerusalem, igo gainetaraeta begira ekialderantz:ikusi zeure seme-alabak,Santuaren hitzakekialdetik eta mendebaldetikbildurik,Jainkoa beraiezgogoratu delako pozik.

6. Etsaiek bultzaturik,oinez irten ziren zuregandik;orain, ospez, errege-tronuan bezala,dakarzkizu Jainkoak.

7. Jainkoak agindu dumendi garai oroeta betidaniko muinoakapal daitezen,eta sakanak bete, lurra berdintzeko,Israel seguru ibil dadin,Jainkoaren ospeak gidaturik.

8. Jainkoaren aginduz,basoek eta usain gozoko zuhaitzekgerizpe egingo diote Israeli bidean.

9. Jainkoak berak gidatuko du Israel,pozez, bere ospearen argitan;Jainkoarenak bakarrik direnjustizia eta errukiaizango ditu lagun.

Irakurri kapitulu osoa Baruk 5