Itun Zaharra

Itun Berria

Baruk 4:23-37 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Negarrez eta nahigabeturikutzi zintuztedan joaten,baina azkengabekopozez eta atseginezitzularaziko zaituzteniregana Jainkoak.

24. Siongo auzoekgatibu ikusten zaituztete orain,baina laster,Jainkoak emango dizuen salbamenaikusiko dute;orduan agertuko ditu Betikoakospe handia eta distira.

25. Ene seme-alabok,eraman pazientziazJainkoak bidali dizuen zigorra.Etsaiak pertsegitu zaituzte,baina laster ikusiko duzue hondatua:burua oinazpian zapalduko diozue.

26. Nire seme-alaba samurrakbide latzetan ibili dira,indarrez osturiko artaldea bezalaeraman ditu etsaiak.

27. Izan bihotz, ene seme-alabok!Egin deiadar Jainkoari!Oroituko da zuetazegoera horretara ekarri zaituztena.

28. IraganeanJainkoarengandik urruntzeaerabaki bazenuten,itzuli orain berarenganaeta bila ezazue are gogo beteagoz!

29. Zoritxar hauekbidali dizkizuenak beraksalbatuko zaituzteeta poza emango betiko».

30. Izan bihotz, Jerusalem!Kontsolatuko zaituzeure izenez deitueta aukeratu zaituenak.

31. Madarikatuakgaizki erabili zaituztenak,zure erorketaz poztu direnak!

32. Madarikatuakzure seme-alabak esklaboeduki dituzten hiriak!Madarikatuahaiek hartu zituen herria!

33. Zure erorketaz poztueta hondamenaz alaitu baitzen,atsekabetu egingo dabera hondatua gertatzean.

34. Kendu egingo dio Jaunakpozbide zuen jendetza ugaria,harrokeria negar bihurtuko zaio.

35. Betikoak sua bidaliko dioegun askotaneta deabruen bizilekuizango da luzaroan.

36. Begiratu ekialderantz, Jerusalem,ikusi Jainkoak bidaltzen dizun poza.

37. Hara, badatozjoaten ikusi zenituen seme-alabak:Jainko santuak deiturik,ekialde eta mendebaldetikbildu dira,eta badatoz,Jainkoaren ospeak pozturik.

Irakurri kapitulu osoa Baruk 4