Itun Zaharra

Itun Berria

Baruk 4:2-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Onartu berriro jakinduria,Jakoben herri,zabiltza haren argiaren distiran.

3. Ez utzizeure harrotzeko bidea besteri,ezta zeure duintasuna ereatzerritarrei.

4. Zorionekoak gu, Israel,Jaunari zer zaion atsegindakigunok!

5. Izan bihotz, ene herri,Israelen izenaribizirik eusten diozun hori!

6. Jentilei salduak izan zarete,baina ez zuek hondatzeko;Jainkoaren haserreapiztu duzuelakoutzi zaituzte etsaien esku.

7. Zeuen Egilea sumindu zenuten,sakrifizioak, ez Jainkoari,deabruei baizik, eskainiz.

8. Ahaztu egin zenutenjaten eman zizuenJainko betierekoa,eta atsekabetuhazi zintuzten ama Jerusalem.

9. Jaunaren zigorrahurbil zela ikusirik,Jerusalemek esan zuen:«Entzun, Siongo auzook:nahigabe handia eman dit Jaunak.

10. Seme-alabakgatibu joaten ikusi ditut,Jainko betierekoak bidaliak.

11. Pozik hazi nituen,negarrez eta nahigabeturikutzi joaten.

12. Ez bedi inor poztuni alarguneta denek bazterturik ikustean:seme-alaben bekatuagatikgelditu naiz bakarrik,Jainkoaren legetikdesbideratu direlako.

13. Ez zituzten aintzat hartuharen erabakiak,ez ziren ibiliJainkoaren aginduen bidetik;utzi egin zutenirakatsi zien justiziazko jokabidea.

14. Zatozte, Siongo auzook,gogora nire seme-alaben erbestealdia,betiereko Jainkoak ezarria.

15. Urrutiko nazio batbota zien gainera,nazio harroa, hizkuntza arrotzekoa,ez zaharrentzat begirunerik,ez gazteentzat errukirik ez zuena.

16. Seme-alaba kutunakkendu dizkiote ama alargunari,bakardaderik bakartienean utziz.

17. Eta nik, zer egin dezaket zuen alde,ene seme-alabok?

18. Zoritxar hauekbidali dizkizuenak berakaterako zaituzte etsaien eskutik.

19. Zoazte, seme-alabok,zoazte zeuen bidetik!Hona ni bakarrik eta bazterturik!

20. Nire bake-garaiko jantziak erantzieta erregutzaileen jantzi latzajarri dut:deiadar egingo diot Betikoaribizitzako egun guztietan.

21. Izan bihotz, ene seme-alabok!Egin oihu Jainkoari!Hark askatuko zaituztezapaltzen zaituztetenetsaien menpetik.

22. Badut nikBetikoak salbatuko zaituztenitxaropena.Pozez bete nau berriro Santuak,Betikoak, zuen salbatzaileak,laster izango baitu zuentzat errukia.

Irakurri kapitulu osoa Baruk 4