Itun Zaharra

Itun Berria

Baruk 3:27-38 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Baina Jainkoakez zituen horiek aukeratu,ez zien adierazi jakintzarako bidea,

28. eta galdu egin zirenzuhurtasun faltaz,zentzu onik ez zutelako galdu.

29. Nor igo da zerurajakinduriaz jabetzeko?Nork jaitsarazi du hodeietatik?

30. Nork igaro du itsasoa eta aurkitu?Nork ekarriko duurre finaren truke?

31. Inork ez dakinon dagoen jakinduria,inork ezin asmatu hura nola bilatu.

32. Jainkoak ezagutzen du jakinduria,dena dakienakbere adimenaz aurkitu du.Hark eratu du lurra betikoeta abereez bete.

33. Argiari joateko agindueta joan egiten da,deitu eta hark esanaegiten dardaraz.

34. Izarrek ere distira egiten duteberen zaintza-postuetan,pozez beterik;

35. Jainkoak deitu,eta «Hemen gaituzu»erantzuten diote,eta pozik distiratzenberen Egilearentzat.

36. Bera da gure Jainkoa,ez da beste inor hura bezalakorik.

37. Berak aurkitu ditujakintzara daramaten bideak,eta bere zerbitzari Jakobierakutsi dizkio,hain maite duen Israel herriari.

38. Gero, munduan agertu zenjakinduriaeta gizakien arteanjarri zuen bizilekua.

Irakurri kapitulu osoa Baruk 3