Itun Zaharra

Itun Berria

Baruk 1:11-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. eta egizue otoitz Babiloniako errege Nabukodonosorren eta beronen seme Baltasarren osasunerako, zeruak dirauen artean bizi daitezen;

12. eman diezazkigula Jaunak indarra eta argia Babiloniako errege Nabukodonosor eta beronen seme Baltasarren babespean bizi ahal izateko; luzaroan zerbitza ahal ditzagula eta berorien onginahia geureganatu.

13. Egin otoitz gure alde ere Jaunari, gure Jainkoari, bekatu egin baitugu beraren kontra, eta orain arte ez du bere haserre-sumina guregandik urrundu.

14. «Irakurri liburu hau: Etxola Jaietan eta beste egun egokietan Jaunaren etxean bekatuak aitor ditzazuen bidaltzen dizuegu. Honela egingo duzue otoitz:

15. «Jauna, gure Jainkoa, bakarrik da zuzena! Gu, berriz, lotsagarri gaude, gaur ikus daitekeenez: lotsagarri judatarrok eta Jerusalemgo bizilagunok,

16. lotsagarri gure errege, agintari, apaiz, profeta eta gurasoak.

17. Bekatu egin dugu Jaunaren aurka:

18. ez gatzaizkio leial izan. Ez dugu aditu Jaunaren, geure Jainkoaren, mintzoa eta ez diegu jarraitu eman dizkigun aginduei.

19. Jaunak Egiptotik gure gurasoak atera zituen egunetik gaurdaino, ez gatzaizkio Jaunari, geure Jainkoari, leial izan, uko egin diogu haren mintzoa aditzeari.

20. Horregatik, oraintxe ere zoritxarrez josiak eta Jaunaren madarikaziopean gaude; madarikazio hau Jaunak Moisesen bitartez adierazi zuen, esnea eta eztia darizkion lurraldea guri emateko arbasoak Egiptotik atera zituenean.

Irakurri kapitulu osoa Baruk 1