Itun Zaharra

Itun Berria

Baruk 1:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hona hemen Baruken liburua. Baruk Neriasen semea zen, eta haren arbasoak Maasias, Sedekias, Asadias eta Helkias izan ziren. Liburua Babilonian idatzi zuen,

2. babiloniarrek Jerusalem hartu eta erre ondorengo bosgarren urteko hilaren zazpian.

3. Barukek Joiakimen seme Jekonias Judako erregearen eta entzutera etorritako herri guztiaren aurrean irakurri zuen liburua;

4. handikiak, printzeak, herri-agintariak eta herritar guztiak bildu ziren, hots, Babilonian, Sud ibai inguruan, bizi ziren israeldar guztiak, txiki eta handi.

5. Guztiek negar, barau eta otoitz egin zuten.

6. Gero, diru-bilketa egin zuten, bakoitzak bere ahalbideen neurrian eman zuelarik;

7. eta dirua Jerusalemera, Helkiasen seme eta Salomen iloba zen Joakim apaizari eta Jerusalemen bizi ziren beste apaiz eta herritarrei bidali zieten.

8. Aldez aurretik, Siban hilaren hamarrerako, berreskuratuak zituen Barukek babiloniarrek tenplutik harrapatutako ontziak, Jerusalemera berriro itzultzeko; Josiasen seme eta Judako errege Sedekiasek eginarazitako ontziak ziren,

9. Babiloniako errege Nabukodonosorrek Jekonias erregea, buruzagi, esklabo, handiki eta herriko jendearekin, Jerusalemdik Babiloniara eraman ondoren.

10. Mezu hau bidali zieten: «Dirua bidaltzen dizuegu, erre-opari eta barkamen-oparietarako abereak eta intsentsua eros ditzazuen; eskaini labore-opari eta sakrifizioak Jaunaren, gure Jainkoaren, aldare gainean,

Irakurri kapitulu osoa Baruk 1