Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 3:6-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Jo al daiteke hirian adarra,jendea asaldatu gabe?Gerta al daiteke hirian zorigaitza,Jaunak eragin gabe?

7. Ez, Jainko Jaunak ez du ezer egiten,bere zerbitzari profeteibere asmoa azaldu gabe.

8. Lehoiak orro dagi,nor ez beldurtu?Jaunak hitz dagi,nork ez haren mezua zabaldu?

9. AldarrikatuAxdodeko jauregietan bizi direnei,Egiptoko jauregietakoei:«Bil zaitezteSamaria inguruko mendietan,eta ikusi hango nahaskeria ugariak,zapalkuntza handiak».

10. Honela dio Jainko Jaunak:«Ez dute zuzentasunaren senik.Beren jauregiakindarkeriaz lapurtutako ondasunezbetetzen dituzte.

Irakurri kapitulu osoa Amos 3