Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 3:2-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. «Zuek bakarrikhautatu zaituztetlurreko familia guztien artetik;horregatik, bada,zuen bekatu guztienkontua eskatuko dizuet».

3. Bi gizon elkarrekinjoango ote dira,lehenik ados jarri ez badira?

4. Lehoiak oihaneanorrorik egiten ote du,harrapakinik ez badu?Lehoikumeak gordelekutikmarruma egiten ote du,ezer harrapatu ez badu?

5. Txoririk erortzen ote dalurrean jarritako sarean,zer janik ez badu?Sarea lurretik goratenkatzen ote da,ezer harrapatu ez badu?

6. Jo al daiteke hirian adarra,jendea asaldatu gabe?Gerta al daiteke hirian zorigaitza,Jaunak eragin gabe?

7. Ez, Jainko Jaunak ez du ezer egiten,bere zerbitzari profeteibere asmoa azaldu gabe.

8. Lehoiak orro dagi,nor ez beldurtu?Jaunak hitz dagi,nork ez haren mezua zabaldu?

9. AldarrikatuAxdodeko jauregietan bizi direnei,Egiptoko jauregietakoei:«Bil zaitezteSamaria inguruko mendietan,eta ikusi hango nahaskeria ugariak,zapalkuntza handiak».

10. Honela dio Jainko Jaunak:«Ez dute zuzentasunaren senik.Beren jauregiakindarkeriaz lapurtutako ondasunezbetetzen dituzte.

11. Horregatik, bada,etsaiak inguratuko du lurraldea,zure babeslekuak lurreratuko ditu,eta zure jauregiak hustuko».

12. Honela dio Jaunak:«Artzainak lehoiaren ahotikbi hanka edo belarri-zati batbesterik askatzen ez duen bezala,Israelgo seme-alaben artetik ere,Samarian ohe dotoreetan etzaniklasai bizi direnen artetik,banaka batzuk besterikez dira salbatuko».

Irakurri kapitulu osoa Amos 3