Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 9:7-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Davidek esan zion:—Ez izan beldur. Onginahiz hartu nahi zaitut, zuen aita Jonatanengatik. Zuen aitona Saulen lur guztiak itzuliko dizkizut. Eta zuk nire mahaian jango duzu beti.

8. Mefi-Boxetek, ahuspezturik, esan zion:—Zer da, bada, zure zerbitzari hau, ni bezalako zakur akabatu bati zuk begiratzeko?

9. Orduan, erregeak Tzibari, Saulen morroi izanari, dei egin eta esan zion:—Saulenak eta beronen etxekoenak izan ziren ondasun guztiak hire nagusiaren bilobari ematen zizkioat.

10. Landu iezaiozue lurra heuk, heure seme-alabek eta morroiek; eramaiozue uzta hire nagusiaren etxekoen janari izan dadin. Hire nagusiaren biloba Mefi-Boxetek nire mahaian jango dik beti.Tzibak hamabost seme-alaba zituen eta hogei morroi.

11. Honela erantzun zion Tzibak erregeari:—Ene errege jauna, zuk agindu guztia eginen du zure morroi honek.Mefi-Boxetek, beraz, erregearen mahaian jaten zuen, beronen seme-alabetariko edonork bezala.

12. Mefi-Boxetek seme txiki bat zuen; Mika zeritzan. Tzibarenean bizi ziren guztiak Mefi-Boxeten zerbitzurako zeuden.

13. Mefi-Boxet Jerusalemen bizi zen, eta erregearen mahaian jan ohi zuen beti. Bi oinak elbarri zituen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 9