Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 9:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Davidek galdetu zuen: «Gelditzen ote da bizirik Saulen senitartekoren bat? Neure onginahia agertu nahi nioke Jonatanengatik».

2. Bazen han Saulen etxeko morroi bat; Tziba zuen izena. Deitu zuten Daviden etxera eta erregeak galdegin zion:—Tziba al haiz?Hark erantzun:—Hala naiz, zu zerbitzatzeko.

3. Erregeak, orduan:—Bizi al da Saulen etxeko inor? Neure onginahia agertu nahi niokek, Jainkoak nahi bezala.Tzibak erregeari:—Bizi da oraindik Jonatanen seme bat; elbarri ditu bi oinak.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 9