Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 9:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Davidek galdetu zuen: «Gelditzen ote da bizirik Saulen senitartekoren bat? Neure onginahia agertu nahi nioke Jonatanengatik».

2. Bazen han Saulen etxeko morroi bat; Tziba zuen izena. Deitu zuten Daviden etxera eta erregeak galdegin zion:—Tziba al haiz?Hark erantzun:—Hala naiz, zu zerbitzatzeko.

3. Erregeak, orduan:—Bizi al da Saulen etxeko inor? Neure onginahia agertu nahi niokek, Jainkoak nahi bezala.Tzibak erregeari:—Bizi da oraindik Jonatanen seme bat; elbarri ditu bi oinak.

4. Erregeak galdetu zion:—Non da?Tzibak erregeari:—Amielen seme Makirren etxean, Lo-Debarren.

5. Lo-Debartik, Amielen seme Makirren etxetik ekartzeko agindu zuen Davidek.

6. Mefi-Boxet, Jonatanen semea eta Saulen biloba, Davidengana heldu zenean, ahuspeztu egin zen. Davidek esan zion:—Mefi-Boxet!Hark erantzun:—Hemen nauzu, zu zerbitzatzeko.

7. Davidek esan zion:—Ez izan beldur. Onginahiz hartu nahi zaitut, zuen aita Jonatanengatik. Zuen aitona Saulen lur guztiak itzuliko dizkizut. Eta zuk nire mahaian jango duzu beti.

8. Mefi-Boxetek, ahuspezturik, esan zion:—Zer da, bada, zure zerbitzari hau, ni bezalako zakur akabatu bati zuk begiratzeko?

9. Orduan, erregeak Tzibari, Saulen morroi izanari, dei egin eta esan zion:—Saulenak eta beronen etxekoenak izan ziren ondasun guztiak hire nagusiaren bilobari ematen zizkioat.

10. Landu iezaiozue lurra heuk, heure seme-alabek eta morroiek; eramaiozue uzta hire nagusiaren etxekoen janari izan dadin. Hire nagusiaren biloba Mefi-Boxetek nire mahaian jango dik beti.Tzibak hamabost seme-alaba zituen eta hogei morroi.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 9