Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 3:29-39 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Eror bedi hilketa honen errua Joaben eta beronen etxekoen gain! Izan bedi beti Joaben etxean odoljariodunik, legendunik, eme-itxurako gizonik, ezpataz edota goseak hilko denik!»

30. Joabek eta honen anaia Abixaik hil zuten Abner, honek bien anaia Asahel Gabaongo guduan hil zuelako.

31. Davidek esan zien Joabi eta honekin ziren gizonei: «Urratu zeuen jantziak, hartu soinean dolu-jantzia eta egizue negar Abnerren aurrean».Ondoren, David hilkutxaren atzetik joan zen.

32. Abner Hebronen ehortzi zutenean, negar-zotinka hasi zen David Abnerren hilobi ondoan, eta herri osoak ere negar egin zuen.

33. Erregeak eresi hau egin zuen Abnerren omenez:«Hain zentzugabekibehar al zuen Abnerrek hil?

34. Ez zizkizuten eskuak lotu,ez oinak kateatu.Gaizkileen eskuz bezalaerori zara lurrera».Jendeak are eta negar handiagoak egin zituen orduan.

35. Gero, Davidengana hurbildu eta, egun-argi zen bitartean, zerbait jateko esaten zion jende guztiak. Baina Davidek zin egin zuen, esanez: «Zigor nazala gogor Jaunak, eguzkia sartu baino lehen ogirik nahiz beste zernahi gauza jaten badut».

36. Jende guztiak entzun zuen hori eta ongi iruditu zitzaion, erregeak egiten zuen guztia ongi iruditzen zitzaionez.

37. Horrela jakin zuten israeldar guztiek egun hartan ez zuela erregeak agindu Ner-en seme Abner hiltzea.

38. Erregeak esan zien bere zerbitzariei: «Ez al dakizue, buruzagi bat, gizon handi bat, erori dela gaur Israelen?

39. Biguna naiz, errege gantzutua izan arren. Gizon hauek, ordea, Tzeruiaren semeok, ni baino gogorragoak dira. Baina itzul diezaiola Jaunak gaizkileari berak besteri egindako kaltea!»

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 3