Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 3:21-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Abnerrek esan zion Davidi: «Orain banoa. Zuregana bildu behar dut, ene errege jaun horrengana, Israel osoa. Hitzarmena egingo dute zurekin eta, zeuk nahi bezala, guztien errege izango zara».Davidek agur egin eta bakean joan zen Abner.

22. Daviden mutilak eta Joab irtenaldi bat egitetik zetozen, harrapakin ugari zekartela. Abner ez zegoen Hebronen Davidekin, ordurako joana baitzen bakean.

23. Joab eta beronekin ziren mutil guztiak heldu zirenean, honela esan zioten batzuek Joabi: «Ner-en seme Abner etorri zaio erregeari eta, honek agur eginik, bakean joan da hura».

24. Joabek erregeagana joan eta esan zion: «Zer egin duzu? Abner etorri omen zaizu. Zergatik utzi diozu joaten?

25. Badakizu, gero, nor den Ner-en seme Abner hori! Asmo maltzurrez etorri zaizu, zure joan-etorriak zelatatzera, zertan ari zaren jakitera».

26. Alde egin zuen Joabek Davidengandik eta mandatariak bidali zituen Abnerren ondoren. Hauek Sirako ur-putzutik itzularazi zuten, Davidek deus ere jakin gabe.

27. Abner Hebronera itzuli zenean, Joabek aparte hartu zuen, hiri-sarreran bertan, isilpean hitz egiteko bezala. Orduan, sabelean jo eta hil egin zuen, bere anaia Asahelen odola mendekatuz.

28. Gertatua jakin zuenean, honela esan zuen Davidek: «Ner-en seme Abnerren odolari dagokionez, garbi gaude ni eta nire erreinua Jaunaren aurrean.

29. Eror bedi hilketa honen errua Joaben eta beronen etxekoen gain! Izan bedi beti Joaben etxean odoljariodunik, legendunik, eme-itxurako gizonik, ezpataz edota goseak hilko denik!»

30. Joabek eta honen anaia Abixaik hil zuten Abner, honek bien anaia Asahel Gabaongo guduan hil zuelako.

31. Davidek esan zien Joabi eta honekin ziren gizonei: «Urratu zeuen jantziak, hartu soinean dolu-jantzia eta egizue negar Abnerren aurrean».Ondoren, David hilkutxaren atzetik joan zen.

32. Abner Hebronen ehortzi zutenean, negar-zotinka hasi zen David Abnerren hilobi ondoan, eta herri osoak ere negar egin zuen.

33. Erregeak eresi hau egin zuen Abnerren omenez:«Hain zentzugabekibehar al zuen Abnerrek hil?

34. Ez zizkizuten eskuak lotu,ez oinak kateatu.Gaizkileen eskuz bezalaerori zara lurrera».Jendeak are eta negar handiagoak egin zituen orduan.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 3