Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 21:11-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Aiaren alaba eta Saulen ohaide Ritzpak egin zuena Davidi adierazi ziotenean,

12. joan eta Saulen eta beronen seme Jonatanen hezurrak Galaadeko Jabexeko bizilagunen eskuetatik hartu egin zituen; izan ere, ostuak zituzten hauek Bet-Xango plazatik, Saul Gilboan hil ondoren filistearrek zintzilikatu zituzten tokitik.

13. Gero, Saulen eta beronen seme Jonatanen hezurrak handik eraman zituen Davidek eta urkatutako haien hezurrekin bildu zituen.

14. Azkenik, Saulen eta beronen seme Jonatanen hezurrekin batera ehortzi zituzten Tzelan, Saulen aita Kixen hilobian, Benjaminen lurraldean. Erregeak agindu guztia egin zuten. Honen ondoren, Jainkoa errukitu egin zen herrialdeaz.

15. Hasi ziren berriro borrokan filistearrak israeldarren aurka. Jaitsi zen David bere gizonekin filistearren kontra gudukatzera, baina nekatu egin zen.

16. Refatarren ondorengoetarikoa zen Ixbi-Benobek David hilko zuela esan zuen; guda-jantzi berria zeraman; lantzaren punta hiru kilo baino gehiago zen.

17. Tzeruiaren seme Abixaik, ordea, erregeari laguntzera etorriz, filistearra jo eta hil egin zuen. Orduan, zin eragin zioten bere gizonek Davidi:—Ez zara aurrerantzean gudura aterako gurekin, Israelen zuzia itzal ez dadin.

18. Gerora, beste gatazka bat izan zen God hirian filistearren kontra. Huxako Sibekaik hil egin zuen Saf, refatarren ondorengoa hau ere.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 21