Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 17:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Behin batean, esan zion Ahitofelek Absalomi:—Hamabi mila gizon aukeratu eta gaur gauean bertan Daviden ondoren joango naiz.

2. Nekaturik eta ahuldurik dagoen bitartean, gainera joan eta izutu egingo dut. Berekin dituen guztiek ihes eginen dute, eta erregea bakarrik hilko dut.

3. Horrela, zuregana etorraraziko dut jende guztia, gizon bakarraren biziaren bila baitzabiltza zu. Jendea zuregana etortzean, bakean izanen da herri osoa.

4. Ongi iruditu zitzaien aholkua Absalomi eta Israelgo herri-arduradun guztiei.

5. Absalomek, hala ere, esan zuen:—Otoi, dei egiozue Huxai arkitarrari ere, entzun dezagun zer dioen.

6. Huxai etortzean, esan zion Absalomek:—Hau eta hau esan digu Ahitofelek. Esaguzu egin behar genukeen ala ez berak dioena.

7. Huxaik, orduan, erantzun zion Absalomi:—Oraingoan ez du aholku egokia eman Ahitofelek.

8. Eta gehitu zuen:—Badakizu, zuen aita eta berekin dituen gizonak oso ausartak direla, eta mendian bere umeak ostu dizkioten hartz ama bezain amorratuak daudela. Gainera, gudari iaioa duzu aita eta gaua ez du bere jendearekin batera emango.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 17