Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 15:3-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Eta Absalomek:—Adizu. Zure auzia egokia eta zuzena da, baina inork ez dizu entzungo erregearen izenean.

4. Esaten zion, gainera:—Herri honetako epaile egingo banindute, niregana etorriko litzateke auziak dituen jendea, eta nik zuzenbidea egingo nieke.

5. Bat edo bat hurbildu eta aurrean ahuspezten zitzaionean, Absalomek eskua luzatu, hartu eta besarkatu egiten zuen.

6. Halaxe egin ohi zuen erregeagana zuzenbide eske zetozen israeldar guztiekin. Horrela, bereganatzen ari zen israeldarren bihotzak.

7. Lau urteren buruan, behin batean, esan zion Absalomek erregeari:—Joan al naiteke Hebronera, Jaunari hitzeman nion eskaintza egitera?

8. Siriako Gexur hirian nintzelarik, nik, zure zerbitzari honek, promes hau egin bainuen: «Jaunak Jerusalemera itzularazten banau, oparia eskainiko diot Jaunari».

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 15