Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 15:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honen ondoren, Absalomek guda-gurdi bat, zaldiak eta aurretik joango zitzaizkion berrogeita hamar gizon eskuratu zituen.

2. Goizean goiz jaiki eta hiri-sarrerako ate ondoan jarri ohi zen. Norbaitek arazoren batengatik erregeagana zuzenbide eske etorri beharra zuenean, Absalomek dei egin eta galdetu ohi zion:—Zein hiritakoa zara?Eta besteak erantzuten:—Israelgo halako leinukoa.

3. Eta Absalomek:—Adizu. Zure auzia egokia eta zuzena da, baina inork ez dizu entzungo erregearen izenean.

4. Esaten zion, gainera:—Herri honetako epaile egingo banindute, niregana etorriko litzateke auziak dituen jendea, eta nik zuzenbidea egingo nieke.

5. Bat edo bat hurbildu eta aurrean ahuspezten zitzaionean, Absalomek eskua luzatu, hartu eta besarkatu egiten zuen.

6. Halaxe egin ohi zuen erregeagana zuzenbide eske zetozen israeldar guztiekin. Horrela, bereganatzen ari zen israeldarren bihotzak.

7. Lau urteren buruan, behin batean, esan zion Absalomek erregeari:—Joan al naiteke Hebronera, Jaunari hitzeman nion eskaintza egitera?

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 15