Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 14:5-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Erregeak galdetu zion:—Zer gertatzen zaizu?Emakumeak erantzun:—Ai ene! Alargun nauzu, hila dut senarra.

6. Bi seme nituen nik, zure mirabe honek. Borrokan hasi ziren elkarrekin landan; ez zen han apartatuko zituenik gertatu, eta batak bestea jo eta hil egin zuen.

7. Orain, ahaide guztiak gainera datozkit, bere anaiaren hiltzailea emateko esanez, hil egin behar dutela eta, anaia hil zuelako. Horrela, oinordekoa ere kendu egingo didate. Gelditzen zaidan txinparta bakarra itzali nahi didate! Ez zaio geldituko nire senarrari ez izenik, ez ondorengorik lurrean.

8. Erregeak emakumeari:—Zoaz etxera. Neuk emango ditut aginduak zuri buruz.

9. Orduan, emakume tekoarrak esan zion erregeari:—Ene errege jauna, izan bedi errua nirea eta nire aitaren senitartekoena; baina erregea eta erregetza izan bitez errugabe.

10. Erregeak, orduan:—Norbaitek ezer kontra esaten badizu, bidali niregana, aurrerantzean ez zaizu gogaikarri gertatuko.

11. Emakumeak, berriro:—Agindu beza erregeak Jaunaren, bere Jainkoaren, izenean, seme baten odola mendekatu behar duen ahaideak ez dezala kaltea handiagotu beste semea hilez.Erregeak erantzun zion:—Ala Jauna! Ile bat ere ez zaio eroriko zure semeari.

12. Emakumeak esan zion:—Esango nizuke nik, mirabe honek, beste zerbait ere, errege jauna.Eta erregeak:—Esan.

13. Emakumeak erantzun:—Esan duzunaz errudun egiten duzu zeure burua; izan ere, atzerriratuari itzultzen ez utziz, Jainkoaren herriaren kontra azpikeria egiten ari zara.

14. Hil, denok hil behar dugu; lurrera isuri eta berriro bildu ezin den ura bezala gara. Jainkoak, aldiz, ez du bizia kentzen; aitzitik, erabaki du zuk atzerriratua berak ez atzerriratzea.

15. Errege jauna, jendeak beldurra sartu didalako etorri natzaizu hau esatera. Honela nioen neure baitan: «Noan erregearekin mintzatzera; beharbada, egingo du erregeak mirabe honen esana.

16. Adituko dit, bai, erregeak eta libratuko gaitu neure semea eta biok, Jainkoak emandako lurraldetik desagerrarazi nahi gaituenaren eskutik».

17. Hau pentsatu nuen: «Ene errege jaunaren hitzak lasaituko nau, Jainkoaren aingerua bezala baita bera, ona eta gaiztoa bereizten dakiena». Jauna, zeure Jainkoa, izan bedi zurekin!

18. Erregeak esan zion emakumeari:—Ez ezkutatu galdetu behar dizudanetik ezer.Eta emakumeak:—Mintza zakizkit, ene errege jauna.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 14