Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 12:12-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Ezkutuan egin zenuen zuk; Israel osoaren aurrean eta egun-argitan eginen dizut nik».

13. Davidek erantzun zion Natani:—Bekatu egin dut Jaunaren aurka.Natanek Davidi:—Jaunak, hala ere, barkatzen dizu bekatua. Ez zara hilko.

14. Baina egin duzunaz Jauna larriki gutxietsi duzulako, jaio zaizun semea hil egingo da.

15. Gero, Natan etxera itzuli zen.Jaunak larriki gaixoarazi zuen Uriasen emazteak Davidi ekarritako haurra.

16. Haurra bizi zedin eskatu zion Davidek Jainkoari, barau zorrotza eginez eta gauak lurrean etzanda emanez.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 12