Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 10:5-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Davidek, horren berri eman ziotenean, bere mandatari haien bila bidali zituen batzuk, oso lotsaturik baitzetozen. Esan zien erregeak:—Geldi zaitezte Jerikon, bizarra hazi arte. Orduan itzuliko zarete.

6. Amondarrak ohartu ziren gorrotagarri egin zirela Davidentzat. Horregatik, Bet-Rehob eta Tzobako aramearren artean hogei mila oinezko, Maakako erregearen mila gizon eta Tob-eko beste hamabi mila gizon hartu zituzten sari-truke.

7. Davidek, hori jakin zuelarik, Joab bidali zuen bere gudaroste adoretsuarekin.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 10