Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 10:13-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Hasi ziren, bada, Joab eta berekin zuen gudarostea aramearren kontra borrokan. Aramearrak ihesi joan ziren.

14. Hori ikusirik, amondarrek ere ihesari eman zioten Abixairen aurretik, eta hirira sartu ziren. Joab Jerusalemera itzuli zen amondarren kontrako borrokatik.

15. Israeldarrek menderatu zituztela ikustean, aramearrak elkartu egin ziren denak.

16. Hadadezerrek Eufrates ibaiaren ekialdeko aramearrei etortzeko agindu zien, eta Helam-en bildu ziren, Hadadezerren gudalburu zen Xobak buruzagi zutela.

17. David, jakinarazi ziotenean, Israelen gudaroste osoa bildurik, Jordan igaro eta Helamera heldu zen. Aramearrak, guda-lerroak antolatuz, oldartu egin zitzaizkion Davidi.

18. Baina aramearrek ihes egin zuten Israelen aurretik. Gudurako zazpiehun gurdi-zaldi eta berrogei mila zaldizko hil zizkien Davidek aramearrei; hauen gudalburu Xobak bera ere jo eta hil egin zuen.

19. Hadadezerren menpean zeuden errege guztiek, israeldarrek menderatu zituztela ikustean, bakezkoak egin zituzten Israelekin, eta honen menpe gelditu ziren. Aramearrak ere ez ziren ausartu aurrerantzean amondarrei laguntzera.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 10