Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 7:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Beste batean, zazpi anaia atxilotu zituzten beren amarekin. Legeak debekatua duen txerrikia jatera behartu nahirik, idiaren zainez egindako zartailuz zigorkatu zituen erregeak.

2. Haietarik batek, denen izenean mintzatuz, zioen: «Zer galdetzen diguzu? Zer jakin nahi duzu guregandik? Nahiago dugu hil, gure arbasoen legeak hautsi baino».

3. Erabat amorraturik, zartaginak eta pertzak sutan jartzeko agindu zuen erregeak.

4. Ontziak sutan jarri zituztelarik, denen izenean mintzatu zenari, anaien eta amaren aurrean, mihia moztu, burua larrutu eta esku-oinak mozteko agindu zuen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 7