Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 6:19-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Bera, berriz, bizitza lotsagarria baino heriotza ospetsua nahiago zuenez, bere gogoz zihoan makilakadak hartzera,

20. ahoan zeukana botaz. Horrelaxe egin behar dute debekatutako janaria gutxiesteko adorea dutenek, nahiz eta bizia arriskuan jarri.

21. Legearen kontrako otordu hartan buru zirenek aparte hartu zuten Eleazar. Aspalditik ezaguna zutenez, jatea zilegi zitzaion okela berak prestatu eta ekartzeko esaten zioten, eta erregeak agindu bezala sasijainkoei eskainitako okela zeneko itxurak eginez jan zezala;

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 6