Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 6:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zerbait geroxeago, Atenasko legebiltzarreko bat bidali zuen Antioko erregeak juduak beren arbasoen legeetatik urruntzera behartzeko eta beren biziera Jainkoaren legeen arabera eramatetik baztertzeko.

2. Jerusalemgo tenplua profanatu egin behar zuen eta Olinpoko Zeusi eskaini; Garizimgoa, berriz, Zeus Babesleari, bertako bizilagunek eskatu bezala.

3. Neurri gaizto horiek gogaikarri eta eramangaitz gertatu zitzaizkion jende guztiari.

4. Izan ere, lizunkeriaz eta itsuskeriaz betea zuten tenplua atzerritarrek: emagalduekin dibertitzen ziren, atari sakratuetan emakumeekin harremanak izaten zituzten eta gauza debekatuak sartu zituzten tenpluan.

5. Legeak debekatzen dituen oparigai kutsatuz betea zegoen aldarea.

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 6