Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 5:13-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Sarraskitu egin zituen gazte eta zaharrak, emakume eta haurrak suntsitu, neskatxa eta bularreko haurrei lepoa moztu.

14. Laurogei mila lagun galdu ziren hiru egunetan: berrogei mila ezpataz hilak eta gutxienez beste horrenbeste esklabo salduak.

15. Eta ez zuen hori aski izan; lurreko tenplurik santuenean sartzera ere ausartu zen, Menelao —legeak eta bere aberria saldu zituen hura— gidari zuela.

16. Bere esku kutsatuz hartu zituen ontzi sakratuak eta santutegi hura aberastu, edertu eta ohoratzearren aurreko erregeek eginiko emariak lapurtu.

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 5