Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 5:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Aldi hartan, Egiptoren kontra bigarren gudaldia egiteko prestatzen hasi zen Antioko.

2. Berrogeiren bat egunez, Jerusalem osoan ikuskariak gertatu ziren: airean lasterka urrez jantzitako zaldunak agertu ziren, sailetan banaturiko gudari-talde armatuak,

3. zaldun-taldeak guda-lerrotan antolatuak, oldarraldi eta erasoaldiak alde batetik eta bestetik, babeski astinduak, lantza-multzoak, jaurtitako geziak, urrezko gudari-jantzien distirak eta era guztietako bular-oskolak.

4. Ikuskari haiek gauza onak iragar zitzaten eskatzen zuten denek.

5. Nahiz eta gezurra izan, Antioko hil zeneko zurrumurrua zabaldu zenean, Jasonek gutxienez mila gizon hartu eta bat-batean Jerusalemi eraso zion. Harresian zeudenei atzera eragin zien eta, azkenean, hiriaz jabetu. Menelao, orduan, gotorlekuan babestu zen.

6. Jason bere herritarrak hiltzen hasi zen errukirik gabe. Ez zen ohartzen bere senideen kontrako garaipena zela hondamendirik handiena. Herrikide zituenak ez, baizik eta etsaiak garbitzen ari zela uste zuen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 5