Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 14:40-44 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

40. gizon hura atxilotuz, juduei kalte handia egingo ziela pentsatuz.

41. Nikanorren gudari-taldea dorrea hartzeko zorian zegoen; atariko atea behartzen ari ziren, eta ateei su eman eta erretzeko agindua zuten. Alde guztietatik inguratua zegoela ikusirik, Razisek ezpata gainera bota zuen bere burua.

42. Nahiago izan zuen gizonki hil, gaizkile haien eskuetan erori eta bere nobleziari ez zegozkion irainak jasan baino.

43. Baina, istilu hartako zalapartagatik, huts egin zuen kolpea. Une hartantxe ari zen sartzen gudari-taldea atetik. Orduan, Razisek harresira lasterka igo eta gudarien gainera bota zuen bere burua gizonki.

44. Denek atzera egin zuten berehala, eta denen aurrean gelditu zen tartean jo zuen lurra Razisek.

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 14