Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 14:34-43 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

34. Hau esanik, alde egin zuen.Apaizek, besoak zerurantz jasorik, otoitz hau egin zioten gure herriaren alde beti bikain borrokatu den Jainkoari:

35. «Ezeren beharrik ez duzun arren, Jauna, zeuk nahi izan duzu zure bizilekua den tenplu hau gure artean egotea.

36. Oraingoan ere, santu bakarra zaren Jaun horrek, zaindu garbi kutsu guztietatik garbitu berria den etxe hau».

37. Bazen Razis izeneko gizon bat, Jerusalemgo arduradunetakoa, abertzale jatorra eta oso estimatua. Juduentzat hain ona zelako, «juduen aita» deitu ohi zioten. Gizon hura salatu egin zuten Nikanorren aitzinean.

38. Makabearrak asaldatu aurreko garaietan, juduzale izana eta judu-erlijioaren alde etengabe eta gogotsu borrokatua zen.

39. Juduen kontra zuen amorrua aditzera eman nahirik, berrogeita hamar gudari baino gehiago bidali zituen Nikanorrek Razis harrapatzera,

40. gizon hura atxilotuz, juduei kalte handia egingo ziela pentsatuz.

41. Nikanorren gudari-taldea dorrea hartzeko zorian zegoen; atariko atea behartzen ari ziren, eta ateei su eman eta erretzeko agindua zuten. Alde guztietatik inguratua zegoela ikusirik, Razisek ezpata gainera bota zuen bere burua.

42. Nahiago izan zuen gizonki hil, gaizkile haien eskuetan erori eta bere nobleziari ez zegozkion irainak jasan baino.

43. Baina, istilu hartako zalapartagatik, huts egin zuen kolpea. Une hartantxe ari zen sartzen gudari-taldea atetik. Orduan, Razisek harresira lasterka igo eta gudarien gainera bota zuen bere burua gizonki.

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 14