Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 14:28-37 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Mezu hau hartzean, lur jorik gelditu zen Nikanor. Izan ere, ez zitzaion buruan sartzen inolako okerrik egin ez zuen gizon harekin sinaturiko hitzarmena hautsi beharra.

29. Baina erregeari kontra egin ezin zionez, agindua azpikeriaren batez bete ahal izateko abagune bila zebilen.

30. Makabearra, ordea, ohartu zen Nikanorrek hotzago hartzen zuela eta beren arteko harremanak ez zirela lehen bezain beroak; hoztasun horrek deus onik ez zuela esan nahi igarri zion. Orduan, bere aldeko asko bildurik, Nikanorrengandik ezkutatu egin zen.

31. Judasek hain trebeki ihes egin ziola konturatzean, apaizak ohiko sakrifizioak eskaintzen ari zirela, tenplu txit handi eta santura joan eta gizon hura eskura emateko agindu zien Nikanorrek.

32. Apaizek zin egin zioten ez zekitela non zen bila zebilen gizona.

33. Orduan, Nikanorrek, besoa tenplurantz luzatu eta zin hau egin zuen: «Judas katez lotua ematen ez badidazue, birrindu egingo dut Jainkoaren toki sakratu hau, aldarea xehatu, eta toki honetan bertan Dionisosi eraikiko diot jauretxe bikaina!»

34. Hau esanik, alde egin zuen.Apaizek, besoak zerurantz jasorik, otoitz hau egin zioten gure herriaren alde beti bikain borrokatu den Jainkoari:

35. «Ezeren beharrik ez duzun arren, Jauna, zeuk nahi izan duzu zure bizilekua den tenplu hau gure artean egotea.

36. Oraingoan ere, santu bakarra zaren Jaun horrek, zaindu garbi kutsu guztietatik garbitu berria den etxe hau».

37. Bazen Razis izeneko gizon bat, Jerusalemgo arduradunetakoa, abertzale jatorra eta oso estimatua. Juduentzat hain ona zelako, «juduen aita» deitu ohi zioten. Gizon hura salatu egin zuten Nikanorren aitzinean.

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 14