Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 13:5-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Bazen hiri hartan hogeita bost metroko dorrea errautsez betea; dorreak jiragailu bat zuen, alde guztietatik isuria errautsetarantz zuela.

6. Lapurreta sakrilegoa nahiz beste hoben handiren bat egiten zuena hara bultzatu ohi zuten denek, hil zedin.

7. Horrelako zigorrez hil zen Menelao maltzur hura, eta lurrik ere ez zioten eman.

8. Bidezko zen horrela hiltzea, aldarearen aurka gaiztakeria asko egina baitzen, eta aldareko sua eta errautsa sakratuak baitira; horrela, errautsetan izan zuen heriotza.

9. Antioko erregea asmo basatiz betea zetorren, juduak bere aitaren garaian baino askoz gogorrago tratatzeko gogoz.

10. Hori jakitean, gau eta egun Jaunari dei egiteko agindu zion Judasek bere gudarosteari, aurrekoetan bezala oraingoan ere lagun ziezaien. Izan ere, dena galtzeko arriskuan zeuden: legea, aberria eta tenplu santua.

11. Jaunari eskatu behar zioten, berriro arnasa hartzen hasia zen herria ez uzteko atzerritar biraolari haien esku.

12. Halaxe egin zuten denek batera: hiru egunez etengabe, hasperenka, baraurik eta lurrean ahuspezturik otoitz egin zioten Jaun errukitsuari. Ondoren, adoretu egin zituen Judasek eta prest egoteko agindu.

13. Arduradunekin biltzar berezia egin ondoren, ateratzea erabaki zuen, Antioko erregea Judean sartu eta Jerusalemez jabetu baino lehen arazo hura bukatzeko, Jaunaren laguntzaz.

14. Arazo haren irtenbidea diren guztien Egilearen esku utzirik, legeak, santutegia, hiriburua, aberria eta erakundeak defendatzeko gogotsu borrokatzera dei egin zien Judasek bere gizonei. Gero, Modin hiriaren inguruetan ezarri zuen kanpalekua.

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 13