Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 13:14-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Arazo haren irtenbidea diren guztien Egilearen esku utzirik, legeak, santutegia, hiriburua, aberria eta erakundeak defendatzeko gogotsu borrokatzera dei egin zien Judasek bere gizonei. Gero, Modin hiriaren inguruetan ezarri zuen kanpalekua.

15. Gizonei «Jainkoa garaile!» eman zien guda-deiadartzat eta, gudari gazte hoberenak harturik, erregearen kanpalekuari eraso zion gauez. Kanpalekuan bi mila gizon hil zituzten eta elefanterik handiena zauritu, beronen gidari eta guzti.

16. Kanpalekua ikaraz eta beldurrez bete ondoren, alde egin zuten garaile.

17. Biharamunean, eguna argitzean, dena bukatua zen, Jainkoak Judasi eman zion babesari esker.

18. Juduen ausardia nolakoa zen ikusirik, amarrukeriaz hartu nahi izan zituen erregeak gotorlekuak.

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 13