Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 13:13-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Arduradunekin biltzar berezia egin ondoren, ateratzea erabaki zuen, Antioko erregea Judean sartu eta Jerusalemez jabetu baino lehen arazo hura bukatzeko, Jaunaren laguntzaz.

14. Arazo haren irtenbidea diren guztien Egilearen esku utzirik, legeak, santutegia, hiriburua, aberria eta erakundeak defendatzeko gogotsu borrokatzera dei egin zien Judasek bere gizonei. Gero, Modin hiriaren inguruetan ezarri zuen kanpalekua.

15. Gizonei «Jainkoa garaile!» eman zien guda-deiadartzat eta, gudari gazte hoberenak harturik, erregearen kanpalekuari eraso zion gauez. Kanpalekuan bi mila gizon hil zituzten eta elefanterik handiena zauritu, beronen gidari eta guzti.

16. Kanpalekua ikaraz eta beldurrez bete ondoren, alde egin zuten garaile.

17. Biharamunean, eguna argitzean, dena bukatua zen, Jainkoak Judasi eman zion babesari esker.

18. Juduen ausardia nolakoa zen ikusirik, amarrukeriaz hartu nahi izan zituen erregeak gotorlekuak.

19. Hurbildu zen Bet-Surrera, juduen gotorleku sendora, baina atzera eragin zioten, garaitua eta porrokatua utzirik.

20. Behar zutena helarazi zien Judasek barrukoei.

21. Baina judu-gudarosteko batek, Rodokok, isilpeko berriak eman zizkien etsaiei. Jakin zuten, ordea, saldukeria juduek; eta Rodoko harrapatu eta hil egin zuten.

22. Orduan, bigarren aldian hizketatu zen erregea Bet-Surrekoekin; bakeak egin eta joan zen. Gero, Judasen gudarosteari eraso zion, baina juduek garaitu egin zuten.

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 13