Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 12:43-45 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

43. Gudari bakoitzari eskatuz, zilarrezko bi mila txanpon bidali zituen Jerusalemera, bekatuen barkamenerako oparia eskain zezaten. Egintza on eta bikaina izan zen hura, piztueran pentsatuz egina.

44. Izan ere, hildako gudariak piztuko zirela espero izan ez balu, alferrikakoa eta zentzugabea izango zen hildakoen alde eskatzea.

45. Baina, zintzo hiltzen direnek sari bikaina izanen dutela uste baitzuen, burutapen santu eta ederra izan zen hura. Horregatik agindu zuen hilen aldeko barkamen-oparia eskaintzeko, haiek beren bekatutik libre geldi zitezen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 12