Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 12:4-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. eta hiritar guztiek batera hartutako erabakia zela esanez. Juduek ontzat hartu zuten gonbita, bakean bizi nahi zutelako eta mesfidantzarik ez zutelako. Baina itsas zabalera heltzean, hondoratu egin zituzten. Baziren han gutxienez berrehun lagun.

5. Herrikideei egin zieten ankerkeriaren berri jakitean, bere gizonei aditzera eman zien Judasek.

6. Eta, Jainko epaile zuzenari dei egin ondoren, bere senideen hiltzaileen kontra abiatu zen. Su eman zion gauez portuari, itsasontziak erre eta han babestu zirenak ezpataz hil.

7. Gero, hiriko ateak itxiak zeudela ikusita, alde egin zuen handik, baina berriro etorri eta jendea erabat suntsitzeko asmoa harturik.

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 12