Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 12:33-42 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

33. Gorgias hiru mila oinezko eta laurehun zaldizkorekin atera zitzaien.

34. Gudukatzean judu batzuk hilak gertatu ziren.

35. Dositeo zeritzan zaldun ausart batek, tubiar izeneko judu-taldekoak, eskua erantsi zion Gorgiasi eta, arropatik heldurik, arrastaka zeraman indarrean, madarikatu hura preso hartzeko asmoz. Baina traziar jatorriko zaldun batek Dositeori atzetik eraso eta besoa moztu zion. Orduan, Gorgiasek Marisa izeneko hirira egin zuen ihes.

36. Esdrinen taldeko gudariak leher eginak zeuden, luzaro ari baitziren borrokan. Orduan, gudaldian lagun eta gidari ager zekiela eskatu zion Judasek Jaunari.

37. Gero, bere hizkuntzan gudu-deiadarra eta beste zenbait kantu oihukatuz, ustekabean eraso zion Gorgiasen gudarosteari eta ihes eragin.

38. Gero, bere gudarostea bildu eta Odolam hirira eraman zuen Judasek. Asteko zazpigarren eguna zetorrela eta, beren buruaren garbikuntza eginik, larunbat-jaia ospatu zuten.

39. Beharrezkoa egin zen gudarien gorpuak biltzea. Horregatik, biharamunean hartu eta arbasoen hobietan lur eman zieten, beraien ahaideekin batera.

40. Baina hildako bakoitzari, jantzien azpian, Jamniako idoloei eskainitako gauzak, legeak juduei debekatuak, aurkitu zizkioten. Horrela ikusi zuten argi zergatik hil ziren gudari haiek.

41. Orduan, gauza ezkutuak agerian jartzen dituen Jauna, epaile zuzena, goretsi egin zuten.

42. Gero, eskari asko egin zioten, egindako bekatu hura zeharo ezaba zezan. Eta bekatutik garbi irauteko eskatu zion Judas prestuak gudarosteari, hildakoei beren bekatuagatik gertatua ikusirik.

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 12