Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 12:27-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Etsaiak menderatu eta suntsitu ondoren, Judasek Efronera zuzendu zuen bere gudarostea; hiri gotor hartan bizi zen Lisias, baita jatorri askotako jendea ere. Gudari gazte indartsuak, harresi aurrean jarririk, ausarki borrokatzen ziren. Barruan jaurtigailu eta arma ugari zuten bildua.

28. Baina, bere kemenaz etsaien indarrak desegiten dituen Nagusiari dei egin ondoren, hiriaz jabetu eta barruan zeudenetarik hogeita bost mila inguru hil zituzten.

29. Handik Eszitopolis hiriaren kontra jo zuten; Jerusalemdik ehun eta hamar kilometro ingurura zegoen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 12