Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 9:23-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Denek nahi zuten Salomon ikusi, Jainkoak eman zion jakinduriaren berri izateko.

24. Etortzen zirenek nork bere esku-erakutsia ekarri ohi zion: zilarrezko nahiz urrezko gauzak, janzkiak, armak, usainkiak, zaldiak, mandoak. Eta horrelaxe urte oroz.

25. Salomonek lau mila zalditegi zituen, guda-gurdiak eta zaldiak gordetzeko, baita hamabi mila zaldun ere; hirietako gudari-tokietan eta bere ondoan, Jerusalemen, bildu zituen.

26. Eufrates ibaitik filistearren lurralderaino eta Egiptoko mugetaraino errege guztiak menpeko zituen.

27. Salomon erregeak zilarra harriak bezain ugari bildu zuen Jerusalemerako, eta zedroak ere Xefela itsas hegian hazten diren basapikuak bezainbat.

28. Mutzritik eta herrialde guztietatik ekartzen zituen Salomonek zaldiak.

29. Salomonen gainerako jarduerak, lehenengotik azkenera, liburuotan daude idatziak: «Natan Profetaren Kronika», «Xiloko Ahiasen Profezia» eta Nebaten seme Jeroboami buruz «Ido Ikusleak Izaniko Ikuskariak» izeneko liburuetan.

30. Berrogei urtez izan zen Salomon Israel osoko errege Jerusalemen.

31. Hil zenean, beraren aita Daviden Hirian ehortzi zuten. Ondorengo erregea haren seme Roboam izan zen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 9