Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 8:10-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Salomonek antolatu zituen lanen arduradun-buruak, berriz, berrehun eta berrogeita hamar ziren; hauek gainbegiratzen zituzten langileak.

11. Salomonek, bere emazteetarik bat, faraoiaren alaba, Daviden Hiritik berarentzat eraikitako jauregira igoarazi zuen, bere baitan esanez: «Nire emazte honek ez du zilegi Israelgo errege Daviden jauregian bizitzea, santuak baitira Jaunaren kutxa egon deneko tokiak».

12. Salomonek erre-opariak eskaintzen zituen Jaunarentzat, atalondo aurrean eraikia zuen aldarean.

13. Moisesek aginduaren arabera, egunero eskaintzen zituen erre-opariak, baita larunbatetan, ilberri-jaietan eta urteko jai nagusietan ere: Legamia gabeko Ogien Jaian, Asteen Jaian eta Etxola Jaian.

14. Bere aita Daviden aginduari jarraituz, Salomonek apaiz-taldeei beren eginkizunak ezarri zizkien; lebitarrei, Jaunaren gorespenak kantatu eta apaizei eguneroko kultuan laguntzekoa. Atezain-taldeei tenpluko ateak zaintzeko eginkizuna eman zien, Davidek, Jainkoaren gizonak, agindu bezala.

15. David erregeak apaizei eta lebitarrei buruz emaniko agindu guztiak bete zituzten denek, baita altxorrei buruzkoak ere.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 8