Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 8:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hogei urte behar izan zituen Salomonek Jaunaren etxea eta bere jauregia eraikitzeko.

2. Gero, Huram erregeak emandako hiriak berreraiki zituen, israeldarrak beraietan bizi zitezen.

3. Ondoren, Hamat-Tzoba hiriari eraso eta hartaz jabetu zen.

4. Basamortuan Tadmor hiria eta Hamat lurraldean ere hiriak eraiki zituen, janari-biltegi izateko.

5. Bet-Horon Goikoa eta Bet-Horon Azpikoa ere berreraiki zituen; hiri gotortuak izan ziren hauek, harresi, ate, morroilo eta guzti.

6. Orobat, Baalat eta beronenak ziren biltegi-herrixkak berreraiki zituen, baita guda-gurdi eta zaldiak gordetzekoak ere. Nahi izan zuen guztia eraiki zuen Salomonek, nola Jerusalemen hala Libanon eta bere menpeko lurralde osoan.

7. Israeldar ez ziren hitita, amortar, periztar, hibiar eta jebustarren artetik bizirik gelditu zirenak,

8. hau da, israeldarrek suntsitu ezinik herrialde hartan gelditu zirenen ondorengoak, lan egitera behartu zituen Salomonek, gaurdaino.

9. Israeldarren artetik, ordea, ez zuen inor esklabo izatera behartu; baizik eta bere gudari, ofizial eta gurditeriaren eta zalditeriaren arduradun egin zituen.

10. Salomonek antolatu zituen lanen arduradun-buruak, berriz, berrehun eta berrogeita hamar ziren; hauek gainbegiratzen zituzten langileak.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 8