Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 5:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Salomonek, Jaunaren etxea eraikitzeko lan hauek guztiak bukatzean, beraren aita Davidek sagaratuak ziren zilarrezko eta urrezko gauza eta ontzi guztiak bertara eraman eta Jainkoaren etxeko altxortegian gorde zituen.

2. Orduan, Salomonek Jerusalemen bildu zituen Israelgo herri-arduradun guztiak, leinuburuak eta israeldar senitarteburuak. Jaunaren itun-kutxa igoarazi nahi zuen Daviden hiritik, hau da, Siondik.

3. Israeldarrak zazpigarren hileko jaiegunean bildu ziren erregearen inguruan.

4. Israelgo herri-arduradun guztiak heldu zirenean, lebitarrek kutxa hartu eta

5. tenpluraino igo zuten, elkarketa-etxola eta bertako gauza sakratu guztiekin. Apaiz lebitarrek eraman zuten.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 5