Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 4:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Era berean, Jaunaren etxerako behar ziren beste gauza guztiak ere eginarazi zituen Salomonek: aldarea, urrezkoa; eskainiriko ogiak jartzeko mahaiak;

20. santutegiaren aurrean, agindua dagoen bezala, argi egin behar zuten argimutilak beren kriseiluekin, urre garbizkoak;

21. loreak, kriseiluak eta su-hatzak, urre garbizkoak;

22. labanak, isipu-ontziak, zaliak eta intsentsu-ontziak, urre garbizkoak hauek ere. Tenpluko ateak ere, nahiz toki santu-santurakoak nahiz sala handirakoak, urrezkoak ziren.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 4