Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 36:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Herriko jendeak Josiasen seme Joakaz izendatu zuen errege, aitaren ordez.

2. Hogeita hiru urte zituen Joakazek errege izaten hastean, eta hiru hilabetez izan zen errege Jerusalemen.

3. Egiptoko Neko erregeak Jerusalemgo errege izatea Joakazi kendu eta zerga ezarri zion herriari: hiru mila kilo zilar eta hogeita hamabost kilo urre ordaindu behar zuten.

4. Egiptoko erregeak Joakazen anaia Eliakim ezarri zuen Judako eta Jerusalemgo errege; baina izena aldatu zion, Joiakim deituz. Joakaz, berriz, Egiptora eraman zuen preso.

5. Hogeita bost urte zituen Joiakimek errege izaten hastean, eta hamaika urtez izan zen errege Jerusalemen. Jaunari, bere Jainkoari, atsegin ez zaiona egin zuen.

6. Babiloniako Nabukodonosor erregeak eraso eta, brontzezko bi katez loturik, Babiloniara eraman zuen.

7. Jaunaren etxeko zenbait ontzi ere eraman zuen Nabukodonosorrek Babiloniara, eta bertan zuen jauregian ezarri.

8. Joiakimen gainerako jarduerak, egin zituen gauza higuingarriak eta gertatu zitzaiona «Israelgo eta Judako Erregeen Liburuan» daude idatziak. Hurrengo erregea haren seme Joiakin izan zen.

9. Zortzi urte zituen Joiakinek errege izaten hastean, eta hiru hilabete eta hamar egunez izan zen errege Jerusalemen. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 36