Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 33:7-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Gainera, berak eginiko idoloaren irudia ezarri zuen Jainkoaren etxean, Jainkoak tenpluari buruz Davidi eta beronen seme Salomoni hau esana zien arren: «Tenplu hau eta Israelgo leinu guztien artean aukeratu dudan Jerusalem hiria izanen ditut beti neure egoitza.

8. Ez dut Israel bere arbasoei eman nien lurraldetik urrun ibilaraziko, baldin eta Moisesen bidez agindu dizkiedan irakaspen, arau eta erabaki guztiak betetzen badituzte».

9. Manasesek, aldiz, okerbideratu egin zituen Judako eta Jerusalemgo bizilagunak, eta antzina Jaunak israeldarren aurretik suntsitu zituen herriek baino askoz okerrago jokarazi zien.

10. Ohartarazi zituen Jaunak Manases eta bere herria, baina ez zioten aditu.

11. Orduan, Jaunak Asiriako erregearen gudalburuak etorrarazi zituen haien kontra, eta gudalburuek Manases burdinazko kakoz harrapatu, brontzezko bi katez lotu eta Babiloniara eraman zuten.

12. Bere burua halako larrialdian ikusirik, Jauna, bere Jainkoa, baretzen saiatu zen Manases, bere arbasoen Jainkoaren aurrean apal-apal eginez

13. eta berari otoitza zuzenduz. Jaunak onez aditu eta entzun zion eskaria, eta Jerusalemera, bere erreinura, itzularazi zuen. Orduan, Jauna egiazko Jainkoa dela aitortu zuen Manasesek.

14. Jerusalemera itzulirik, altuera handiko harresia eginarazi zuen Daviden Hiriaren kanpoaldetik: Gihon iturriaren mendebaldetik hasi eta, Zedron haranean zehar, Arrain ateraino, Ofel auzategia inguratuz. Eta Judako hiri gotor guztietan buruzagiak ezarri zituen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 33