Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 33:13-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. eta berari otoitza zuzenduz. Jaunak onez aditu eta entzun zion eskaria, eta Jerusalemera, bere erreinura, itzularazi zuen. Orduan, Jauna egiazko Jainkoa dela aitortu zuen Manasesek.

14. Jerusalemera itzulirik, altuera handiko harresia eginarazi zuen Daviden Hiriaren kanpoaldetik: Gihon iturriaren mendebaldetik hasi eta, Zedron haranean zehar, Arrain ateraino, Ofel auzategia inguratuz. Eta Judako hiri gotor guztietan buruzagiak ezarri zituen.

15. Kendu zituen Jaunaren etxetik jainko arrotzak eta idoloa, eta hiritik kanpora bota zituen tenplua zegoeneko mendixkan eta Jerusalemen berak lehen eraikitako aldareak.

16. Eta Jaunaren aldarea berriztaturik, elkartasun- eta esker oneko opariak eskaini zituen bertan, eta Jauna, Israelen Jainkoa, gurtzeko agindu zion Judari.

17. Hala ere, herriak muinoetako kultu-lekuetan opariak eskaintzen jarraitzen zuen, baina Jaunari, bere Jainkoari, bakarrik.

18. Manasesen gainerako egintzak, bere Jainkoari egin zion otoitza eta profetek Jaunaren, Israelen Jainkoaren, izenean eman zizkioten mezuak «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

19. Hark eginiko otoitza eta Jaunak nola entzun zion, nolako bekatu eta makurkeriak egin zituen eta, damutu aurretik, kultu-lekuak, zutoin sakratu eta idoloak zein tokitan eraiki zituen «Ikusleen Kronika» deritzan liburuan daude idatziak.

20. Hil zenean, bere etxe ondoan lur eman zioten Manasesi. Ondorengo erregea haren seme Amon izan zen.

21. Hogeita bi urte zituen Amonek errege izaten hastean, eta bi urtez izan zen errege Jerusalemen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 33