Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 30:25-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Judakoen biltzar osoa guztiz alai zegoen, baita apaizak eta lebitarrak ere, eta orobat Israeldik etorritako jende guztia, nahiz pelegrinajean etorriak nahiz Judan bertan bizi zirenak.

26. Beraz, alaitasun handia izan zen Jerusalemen. Daviden seme eta Israelgo errege Salomonen garaiaz gero, ez zen halakorik izan Jerusalemen.

27. Azkenean, apaiz lebitarrek bedeinkatu egin zuten herria: Jainkoak entzun zuen haien deia, eta haien otoitza zeruko bizileku santuraino heldu zen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 30