Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 30:11-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Hala ere, Axer, Manases eta Zabulonen lurraldeetan batzuk amore eman eta etorri ziren Jerusalemera.

12. Juda lurraldean, berriz, Jainkoaren eraginez, denek bat egin zuten erregearen eta buruzagien agindua betetzeko, Jaunak esanaren arabera.

13. Jendetza izugarria bildu zen Jerusalemen Legamia gabeko Ogien Jaia bigarren hilabetean ospatzera. Biltzarra oso-oso handia izan zen.

14. Jerusalemen ziren sasikultuko aldare guztiak, baita intsentsua erretzeko aldareak ere, kendu eta Zedron errekara jaurti zituzten.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 30