Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 24:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zazpi urte zituen Joaxek errege izaten hastean, eta berrogei urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Tzibia zuen izena eta Beer-Xebakoa zen.

2. Jaunari atsegin zaiona egin zuen Joaxek, Joiada apaiza bizi izan zen bitartean.

3. Joiadak bi emazterekin ezkonarazi zuen, eta hauek seme-alabak eman zizkioten.

4. Aldi hartan, Joaxek Jaunaren etxea konpontzeko erabakia hartu zuen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 24