Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 21:2-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Israelgo errege Josafaten beste semeak, Joramen anaiak, honako hauek izan ziren: Azarias, Jehiel, Zakarias, Azariahu, Mikael eta Xefatias.

3. Beren aitak zilar, urre eta gauza eder asko emana zien, baita Judako zenbait hiri gotortu ere; erregetza, ordea, bere lehen-seme Jorami eman zion.

4. Joramek, bere aitaren erregetza hartu eta sendotu zuenean, ezpataz hil zituen bere anaia guztiak, baita Israelgo zenbait buruzagi ere.

5. Hogeita hamabi urte zituen errege izaten hastean eta zortzi urtez izan zen errege Jerusalemen.

6. Israelgo erregeen jokaera bera izan zuen, Akaben senitartekoen antzekoa, emaztea Akaben alaba baitzuen. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen arren,

7. Jaunak ez zuen Daviden errege-etxea hondatu nahi izan, Davidekin egina zuen itunarengatik, hitzemana baitzion beraren ondorengoak izanen zirela beti errege Jerusalemen.

8. Joramen erregealdian Judaren agintearen aurka jaiki ziren edomdarrak, berentzat erregea izendatuz.

9. Joramek mugaz beste aldera jo zuen bere buruzagiekin eta guda-gurdi guztiekin. Gauez jaiki eta garaitu egin zituen setiatua zeukaten edomdarrak eta hauen guda-gurdien buruzagiak.

10. Hala ere, libratu egin ziren edomdarrak Judaren agintepetik, gaur arte. Libna hiria ere aldi berean libratu zen.Izan ere, zapuztua zuen Joramek Jauna, bere arbasoen Jainkoa.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 21