Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 20:35-37 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

35. Judako errege Josafat, behinola, Israelgo errege Akaziasekin, errege maltzur harekin, elkartu zen,

36. ur handietako itsasontziak egiteko. Etzion-Geber zeritzan hirian egin zituzten ontziak.

37. Baina Marexako Dodabaren seme Eliezer profetak honako hau profetizatu zuen Josafaten aurka: «Akaziasekin elkartu zarelako, Jaunak porrot eragingo die zure lanei». Eta halaxe, deseginak gertatu ziren ontziak, ur handietarantz abiatu baino lehen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 20