Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 18:20-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Orduan, espirituetariko batek aurreratu, Jaunaren aitzinean gelditu eta esan zuen: «Neuk konbentzituko dut». Jaunak galdetu zion: «Nola?»

21. Hark erantzun: «Erregearen profeta guztiei gezurra esanaraziko diet». Jaunak, orduan: «Konbentzituko duzu, bai. Baduzu horretarako ahalmena. Zoaz eta egizu horrela».

22. Beraz, Jaunak, zure profeta hauen guztien ahoan gezur-espiritua ezarri duenez, garbi dago, erabakia duela zure hondamena.

23. Orduan, Kenaanaren seme Sedekiasek masailekoa eman zion Mikeasi, esanez:—Nondik atera zait niri Jaunaren espiritua, zuri mintzatzeko?

24. Mikeasek erantzun:—Zeuk ikusiko duzu, gelaz gela gordeka joan beharko duzun egunean.

25. Orduan, Israelgo erregeak agindu zuen:—Heldu Mikeasi! Eraman hiriko gobernari Amonengana eta Joax printzearengana.

26. Eta esan hau agintzen dudala: Giltzapean sartu eta emateko ogia eta ura neurtua, harik eta ni borrokatik garaile itzuli arte.

27. Mikeasek esan zuen:—Benetan, zu garaile itzultzen bazara, Jaunak ez du nire ahoz hitz egin.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 18